Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4237

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 719/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 719/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: David Reyero Miguelez.

Abokatua.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Distribución de Automóviles Micar, S.L.; Miguel Angel Santos Alvarez; Jose Pereira Saleiro; Pavimentos Morsipa, S.L. Unipersonal; Santander Consumer Iber Rent, S.L. eta Angel Fuentes Hernandez.

Gaia: erantzukizun zibila.

Aipatu judizioaren gainean 177/13 epaia eman da, 2013-07-18an. Ondokoa da epaia horren epaitza:

EPAITZA

Rodríguez Rodríguez prokuradoreak ordezkaturik, David Reyero Míguelez jaunak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta kodemandatuak (Distribución de Automóviles Micar, S.L., Miguel Ángel Santos Álvarez, Jose Pereira Saleiro, Ángel Fuentes Hernández eta Pavimentos Morsipa, S.L.U. baltzua) auzi-jartzaileari 12.015 euro pagatzera kondenatzen ditut.

Kopuru horrek, epai honetako bigarren oinarri juridikoan zehaztutako interesak sortuko ditu.

Alderdi demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Pereira Saleiro eta Pavimentos Morsipa, S.L. Unipersonal demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala