Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4236

EDIKTUA, desahuzioa egiteko 513/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 513/13.

Demandatzailea: Alokabide S.A.

Abokatua: Andoni Echevarria Arabaolaza.

Prokuradorea: Arrieta.

Demandatua: Younes Lamari.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman da 2013-09-05ean. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Bukatu egin da desahuzioa egiteko epaiketa hau, Alokabide, S.A.ren eskariz hasita Younes Lamari-ren aurka bideratutakoa.

2.– Indarrik gabe uzten da ezarritako bista.

3.– Demandatua, diligentzian adierazitako egunean botako bedi etxebizitzatik.

4.– Prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.

Demanda aurkeztu zenetik finkaren jabetza entregatu arte sortutako errentak (zorretan direnak) ordaintzera kondenatzen da alderdi demandatua.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpena jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia: 0030.0011.0000.03.0513.13). Eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berraztertzea). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Younes Lamari demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala