Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4235

EDIKTUA, 220/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 220/12 prozedura arrunta bideratu da, Kutxabank, S.A. sozietateak eskatuta, Ivonne Flores Vicuña-ren eta Yaison Rivera Hurtado-ren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Auzi-ihesean diren Yaison Rivera Hurtado-ren eta Ivonne Flores Vicuña-ren aurka, «Kutxabank, S.A.»ren (Bilboko Kale Nagusiko 30-32 zenbakiak) izenean eta ordez Santiago García del Cerro prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut partez, eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen ditut Ivonne Flores Vicuña-ren eta Yaison Rivera Hurtado: tronkoaren hemeretzi mila eta berrogeita bederatzi euro eta laurogeita hamasei zentimo ( 19.049,96); horren interesak, % 17-25eko tipoan itunduak –2012ko urtarrilaren 14tik hara (mailegu-kontua itxia eta biharamunetik hara) % 5,5ean murriztuak–; kontua horretan zorretan den saldoa osoa ordaintzea ere eskatzen da; eta bestalde, kostuak ere demandatuei ezartzen zaizkie.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2812 0000 04 0220 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta nire epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ivonne Flores Vicuña demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamahiruko uztailaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala