Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4233

EDIKTUA, kalte-galeren ordainketa baten gainean bideratutako 168/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 168/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: Jose Luis Soldevilla Lamiquiz.

Prokuradorea: Saenz.

Demandatua: Pedro Palacios Construcciones, S.L.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013ko ekainaren 17an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Amalia Saenz Martin prokuradoreak Seguros Generali, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Pedro Palacios Construcciones, S.L.ren aurkakoa, auzi-iheslaria bera, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera:

a) 905 euro;

b) aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak bi puntutan gehituta.

c) Judizioaren kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren hamazazpian.

Pedro Palacios Construcciones, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala