Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4229

EBAZPENA, 2013ko irailaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzak esleitzen dituen Ebazpena aldatzen duena.

Huts teknikoak atzeman dira Lanhitz deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzak esleitzen dituen Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2013ko uztailaren 24ko Ebazpenean (2013ko abuztuaren 28ko EHAA, 163. zk.), aurrekontu onartuari dagokion atalean, eta, ondorioz, esleitutako kopuruetan eta urteka egin beharreko ordainketetan, hainbat entitateren kasuan. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2013ko uztailaren 24ko Ebazpenetik, «Diru-laguntza jasoko duten entitateak» izeneko II. eranskina ezabatzea, akats teknikoak baititu , eta, horren ordez, beste hau jartzea:

● II. eranskina: Diru-laguntza jasoko duten entitateak.

2. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 12a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRIKA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala