Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4222

EBAZPENA, 2013ko irailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Aitziber Elgezabal Otsoa de Txintxetru andrea irakasle lankide gisa «Kartografia, geodesia eta fotogrametria ingeniaritza» jakintza-arloan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2013ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen (2013ko maiatzaren 2ko EHAA).

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2013ko apirilaren 15eko erabakiaren bidez (maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian) dei egindako irakasle lankideen plazak hornitzeko lehiaketa epaitzeko, errektore taldearen 2013ko apirilaren 15eko erabakiak (maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) izendatutako batzordearen proposamenarekin bat etorrita, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak; irakasle lankideen salbuespenezko kontratazioa arautzen duen ekainaren 13ko 989/2008 Errege Dekretuak; Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu kontseiluak 2013ko martxoaren 21ean irakasle lankideak hautatu eta kontratatzeko prozedura onartu eta Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2013ko martxoaren 21eko erabakiak (apirilaren 11ko EHAA) argitaratutako arautegiak; deialdiaren oinarriek; aplika dakizkion arau orokorrek, eta, aurreikusitako gaietan, administrazio publikora sartzeko araubide orokorra artezten duten estatuko xedapenek xedaturiko prozedura eta betebeharrak beteta,

Errektorego honek Aitziber Elgezabal Otsoa de Txintxetru (NAN zenbakia 14266237 - G) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankide gisa kontratatzeko proposamena egitea erabaki du. Kodea: CLEC12L2 – D00151-4 Jakintza arloa: «Kartografia, geodesia eta fotogrametria ingeniaritza». Saila: «Meatze eta Metalurgi Ingeniaritza eta Materialen Zientzia». Ikastegia: Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U.E. Bilbo. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Proposatutako lehiakideak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, 20 laneguneko epea izango du dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiaren 9. oinarrian zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean; guzti hau, kontratatu aurretik egin beharko du.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Leioa, 2013ko irailaren 19a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala