Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4221

AGINDUA, 2013ko irailaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ángel Arrieta Rodríguez jaunak Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura saileko goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta lege horrek ematen dizkidan aginpideak erabilita, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– Ángel Arrieta Rodríguez jauna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izatetik kentzea. Lanpostu horrek 520010 kodea eta 70 dotazio-zenbakia dauzka. Eskerrak ematen zaizkio betetako lanagatik.

2.– Aurreko puntuan esandakoak 2013ko urriaren 7tik aurrera sortuko ditu bere ondorio ekonomiko eta administratiboak.

3.– Administrazio-bideari amanera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango zaio eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 23a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala