Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2013ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ORUBIDE, S.A.
4034

IRAGARKIA, Orubide sozietate anonimoarena, Eibarko Egazelai sektorea urbanizatzeko proiektuko obrak betearazteko deitutako lehiaketa publikoa amaitu dela jakinarazteko dena.

Sozietate horretako zuzendari nagusia, aipatutako lizitazio publikoko espedientean kontratazio-organo gisa jokatuz, 2013ko ekainaren 25ean erabaki zuen Construcciones Amenabar, S.A.ri esleitzea Eibarko Egazelai sektorea urbanizatzeko proiektuko obrak betearazteko deitutako lehiaketa publikoa, honako puntu hauek nabarmendu behar direla:

Lizitazio-prezioaren zenbatekoa (BEZik gabe): 2.467.665,78 euro

Esleipena jaso duen lizitatzailea: Construcciones Amenabar, S.A.

Puntuazioa, balorazio-txostenaren arabera: 93,50

Eskaintza ekonomikoa (BEZik gabe): 1.408.255,14 euro

Burutzeko epea: 12 hilabete

Atzeratutako ordainketa: % 50

Esleipena jaso duen enpresa horri jakinaraz bekio erabaki hori. Jakinaraz bekie, orobat, esleipena jaso ez eta lizitazio-espedientean onartuak izan zirenei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

Kontseilari ordezkaria,

Marcos Muro Nájera.


Azterketa dokumentala