Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2013ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4032

EBAZPENA, 2013ko irailaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera jakinarazten duena.

Ikusirik goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Agindua.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 12. artikuluak, alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako batzordearen osaera jakinarazi behar dela esaten duela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera jakinaraztea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

● Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa)

● Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOXEAN MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala