Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2013ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4031

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 12koa, HABEko zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2013/2014 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen mugen barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegiak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak alfabetatzen eta euskalduntzen lan egiteagatik, horretarako HABEko zuzendari nagusiak, ikasturte akademiko bakoitzean, diru-laguntzen deialdiak egingo dituelarik.

HABEko zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Dekretu eta Ebazpen horiei jarraiki, orain bidezkoa da 2013/2014 ikasturterako finantzazio moduluak ezartzea, honen bidez udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, hau da, udal euskaltegi deituei, dagozkienak finkatuz.

Horregatik, aipatu xedapenek eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidaten eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Ebazpen honen bitartez, udal euskaltegiek 2013/2014 ikasturtean (2013ko urri-abendua eta 2014ko urtarril-iraila) emandako ikastaroen finantzaziorako laguntzak arautuko dira.

2.– Laguntzarako eman daitezen kopuruak HABEk bere aurrekontuetan horretarako dituen fondoetatik emango dira, hau da, 11.482.000 euro, dirutza hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga jarriko duena.

3.– Dirutza hori eskatutako finantzazio behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, diru-laguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraiki jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Ebazpen honen bidez deitutako diru-laguntzen onuradunak euskaltegi publikoak, HABEren Erregistroan horrela sailkatutakoak, izan daitezke.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituen HABEko zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak araututakoa betetzea.

3.– Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratiboa dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoaren arabera.

4.– Diru-laguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

3. artikulua.– Kopuruak mugatzeko irizpideak.

Honako era honetan kalkulatuko da HABEk onuradun bakoitzari eman beharreko diru-laguntza:

1.– HABEko zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroei aurre egiteko behar diren irakasleak babestuko dizkio HABEk 2013/2014 ikasturtean euskaltegi bakoitzari, dagokion zuzendari, idazkari didaktiko eta bulegoko pertsonalaz gain.

Irakasle-beharrak benetan hasitako talde eta autoikaskuntzako matrikulen arabera erabakiko dira, ikasturte osoko proiekzioa eginda.

Taldeen osaketarako, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak, 5. artikuluan ezarritako irizpideak bete beharko ditu euskaltegiak. Hala ere, euskaltegi batek dagokion batezbestekoa betetzen ez badu, Ebazpen horren 10.6 artikuluak aurreikusi bezala, proiekzioko orduak baldintza hori betetzeraino doitu ahal izango dira irakasle beharrak erabakitzeko.

Halaber, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 5. artikuluaren azken pasartean aurreikusitakoaren arabera, 2013/2014 ikasturtearen hasieran, hau da, urrian, herri-tamainaren arabera dagokion ikasleen gutxieneko kopurura heltzen ez diren hondar-taldeak ere diru-laguntzen xede izan litezke salbuespen gisa, betiere kontuan izanda, alde batetik ikasleen maila eta ordutegien arabera taldea osatzeko beste aukerarik dagoen, eta, bestetik, euskaltegiaren jarduera osoarekiko alderaketa, aldez aurretiko Ikuskatzailetzaren txostena jasota.

Era honetako hondar-talderik onartua izateko, bi baldintza bete beharko ditu euskaltegiak:

● Ikasle horiek (maila eta ordutegiaren arabera) beste taldeetan txertatzeko ezintasuna.

● Euskaltegiaren ikasturte-hasierako talde-orduen % 7 baino gutxiago izatea salbuespen-gai diren taldeen orduak.

Honelako hondar-talderik daukan euskaltegiak HABEko zuzendari nagusiari dagokion eskari arrazoitua helarazi beharko dio 2013ko urriaren 4a baino lehen

Autoikaskuntzako matrikulen kasuan ere, 2013/2014 ikasturtean benetan hasitako matrikulen ordu teorikoak 2012/2013 ikasturtean ordu teorikoetatik errealetara eman zen aldearen proportzio berean doituko dira (HABEko zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluko 3.a), 2) eta 3.c) puntuetan ezarritako irizpideen arabera), baldin eta 2012/2013 ikasturteko ordu teorikoak baino gehiago badira; gutxiago balira, aldiz, gehienez ere 2012/2013 ikasturteko ordu errealak izango dira.

Irakasle-beharraren gutxieneko unitatea irakasle erdia izango da, horretatik hurbilenekora mugatuz, bai gora edo behera.

2.– Hala ere, euskaltegiak kontratu finkoz aurreko puntuaren arabera beharrezkoak direnak baino irakasle gehiago baditu, aukera izango du halako euskaltegiaren titularrak, salbuespenez, azken ikasturteetan erabili eta jarraian zehazten diren irizpideen araberako diru-laguntza eskaera egiteko.

2.1.– 2000/2001 ikasturtean HABEk onartutako plantilako pertsonala izango da irakasleen gehienezko muga, eta onartutako plantila horretan dauden finkoak bakarrik babestuko ditu HABEk.

Horiez gain, salbuespen-egoera eskatu aurreko ikasturtetik leudekeen ordezko kontratuak ere aintzat hartu ahal izango dira.

Irakasle hauez gain, 2000/2001 ikasturtean onartutako kargu didaktikoak (zuzendari edo idazkari akademikoa) eta administrari edo administrari laguntzailea onartuko dira gehienez.

2.2.– Aurreko puntuan zehaztu pertsonal kostuari matrikula prezioaren araberako murrizketa egingo zaio, honako era honetan:

a) 2013/2014 ikasturterako HABEk erreferentzia gisa hartuko duen matrikula saria gutxienez 1,03 eurokoa izango da. Matrikula saria altuagoa denetan, berau izango da erreferentziakoa.

b) Erreferentzia moduan 2013/2014 ikasturterako hartuko den ikasle/ordu kopurua 1995/1996ko ikasturtean emandako eskola orduen arabera kalkulatuko da, HABEk 2013/2014 ikasturterako artikulu honen lehen pasartearen arabera onartutako irakasleei egokituta.

c) Euskaltegiak 2013/2014 ikasturtean kobratutako matrikula saria 1,03 eurokoa edo txikiagoa bada, erreferentziako matrikula sariaren, hau da 1,03 euro, eta 1995-1996 ikasturtean kobratutakoaren arteko aldea kalkulatuko da eta b) atalean azaldutako kalkuluaren bidez lortutako orduekin biderkatuko. Hortik ateratako kopuruaren % 75 kenduko zaio euskaltegi horri legokiokeen diru-laguntzari.

d) Euskaltegiak 2013/2014 ikasturtean kobratutako matrikula saria 1,03 euro baino handiagoa denean, horrek eta 1995/1996koak duten aldea hartuko da kontuan eta emaitza horren arabera aplikatuko aurreko atalean ezarritako formula.

2.3.– Diru-laguntza aukera honetaz baliatu ahal izateko, hala nahi duenak, bere pertsonala euskaltegiaren eskola-beharretara egokitzeko hartuko dituen neurrien plangintza aurkeztu beharko dio HABEko zuzendari nagusiari, honek onar dezan. Egokitzapen horretarako, gehienera ere, bost ikasturteko epea izango du euskaltegi bakoitzak, lehena 2009-2010a izango delarik. Plangintza hau jasotzen duen txostena ikasturteko eskariarekin batera helaraziko zaio HABEko zuzendari nagusiari.

3.– Langileen kostuak kalkulatzeko, 2010erako UDALHITZek (edo bere ordez EAEko Administrazio Lokalean orokorki indarra izan dezan Itun edo Hitzarmenak) aitortutako soldata gordinari dagozkion kopuruak bakarrik hartuko dira kontuan, deialdi honetarako inolako igoerarik aurreikusi gabe. Kopuru horiek Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2010.eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legea aldatzen duen ekainaren 24ko 3/2010 Legearen 4. Xedapen Gehigarriaren arabera egokitu dira.

4. artikulua.– Eskariak.

1.– Eskariak HABEko zuzendari nagusiari luzatuko zaizkio Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita 2013ko azaroaren 5era bitarteko epean.

2.– I Eranskineko inprimakia behar bezala betea ekarriko du eskatzaileak. Bertan 2013/2014 ikasturtean ikasleek ordaindu beharreko matrikula saria eta euskaltegiak emango dituen aurrez aurreko eskola-orduak eta autoikaskuntzarako matrikula kopurua zehaztuko dira. Eskola-ordu eta matrikula hauek bat etorri beharko dute 2013/2014 ikasturterako benetan hasitako ikastalde eta ikasleen arabera aurreikusten diren guztirako aurrez-aurreko orduekin eta autoikaskuntza matrikulekin.

Eskari honetan HABEko zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroak soilik hartuko dira aintzat.

3.– Halaber, euskaltegiko langileria osoaren informazio zehatza helaraziko du.

4.– Ebazpen honen 3. artikuluaren 2. puntuan zehaztutako aukera baliatu nahi dutenek, bere pertsonala eskola-beharretara doitzeko plangintza biltzen duen txostena gehituko dute, 3.2.3. puntuan zehazten den bezala.

5.– Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela, aldez aurreko ebazpenaren bitartez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

5. artikulua.– Diru-laguntzen organo kudeatzailea.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

6. artikulua.– Diru-laguntzen Ebazpena.

1.– HABEko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari diru-laguntza finkatzeko onartzen zaion pertsonala eta dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ezarriko zaizkio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 7. artikuluak dioenaren arabera.

2.– Ebazpena 2013ko abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

3.– Interesatu bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

7. artikulua.– Diru-laguntzaren kitapena.

Ikasturteko behin betiko datu errealak eta pertsonal gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, diru-laguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, diru-laguntzak emateko erabakia aldatu ahal izango da. Zentzu horretan, HABEko zuzendari nagusiak kitapen ebazpena egingo du, datu errealen eta 3. artikuluan finkatutako irizpideen arabera emandako laguntza-kopuruak doituz.

Euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoa baliatuz euskaltegiak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2013/2014 ikasturteko jardueraren oinarri, euskaltegiari onartutako irakasle ez-finkoengatiko diru-laguntza doitzeko.

8. artikulua.– Onuradunaren eginbeharrak.

Erabaki honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

a) Diru-laguntza eman den helburu jakin hartako erabiltzea.

b) Azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenaren arabera Kontrol Ekonomikoaren Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako diru-laguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

9. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Diru-laguntzak honako epe eta era hauetan ordainduko dira:

a) Diru-laguntzaren ebazpena hartzean, esleitutako diru-laguntza osoaren % 24,229a ordainduko da.

b) 2014ko apiriletik aurrera diru-laguntzaren ebazpenean esleitutako laguntzaren % 57a, udal euskaltegiek 2013ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta diru-laguntzaren kitapena burutu ondoren, ordainduko da geratzen den kopurua, kasu bakoitzean dagokiona.

Dokumentazio frogagarria diru-laguntzaren kontura aurreratuko kopurua estaltzeko adina ez bada, onuradunak behar ez bezala jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritako prozedurari jarraiki. Ordainketa edo itzulketa hori emandako diru-laguntzaren behin betiko kitapena izango da.

10. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Ebazpen honen kontura ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gain-finantzazioa gertatzen ez bada.

2.– Gain-finantziazioa gertatuko balitz, murriztu egingo da diru-laguntza, dagokion neurrira doitu arte.

3.– Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

11. artikulua.– Zuriketa.

1.– Udal euskaltegiek jasotako diru-laguntzen zuriketa beren langileen soldata gastu gordinei buruz Euskaltegiaren legezko ordezkariak luzatutako egiaztagiriaren bitartez egingo da.

Halaber, lehen zuriketarekin batera, euskaltegiaren 2013 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruz Euskaltegiaren legezko ordezkariak sinatutako egiaztagiria erantsiko da, izan dituen benetako sarrerak eta gastuak zehaztuz.

Gastuak ez zuritzeak diru-laguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/91 Dekretuaren arabera.

2.– Aipatutako egiaztagiriak HABEri aurkezteko epeak:

a) 2014ko otsailaren 14a, 2013ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2013 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

b) 2014ko urriaren 10a, 2014ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

12. artikulua.– Hutsegiteei eta ez betetzeei buruzko arauak.

Edozein kasutan, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak aurreikusten dituen hutsegite eta arau hausteen arauen menpe daude deialdi honetako onuradunak.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan aurreikusi gabe geratu diren gaietan, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritakoa erabiliko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2013ko abuztuaren 12a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala