Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2013ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4029

EBAZPENA, 2013ko irailaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilboko XXXV. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) eta Donostiako XXXVI. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko ekainaren 19ko ebazpenaren bidez (2013ko uztailaren 8ko EHAA, 129. zenbakia) arautu zen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaroetan aurreikusitako erakundeetako eta/edo enpresetako praktikaldia, eta LHIEEko Kontseilu Errektorearen proposamena ikusita,

Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– XXXV. Hirigintza Ikastaroan (Bilbo) (2012-2013) aurreikusten den erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena eta horri dagokion diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, eta onuradun bakoitza zein erakundetan egongo den zehaztea.

Lozano Rodríguez, Juan Marco (arkitektoa) Bilboko udalean.

Jiménez Urquía, Begoña (arkitektoa) Santurtziko udalean.

Pérez Mayo, Guillermo (arkitektoa) Muskizko udalean.

Soriano Sainz, Nerea (arkitektoa) Zallako udalean.

Uriarte Lejarraga, Jurdana (zuzenbidea) Bilboko udalean.

Ugarteburu Gabilondo, Arkaitz (arkitektoa) Ondarroako udalean.

Méndez Alonso, Gaizka (arkitektoa) Trapagarango udalean.

Bigarren artikulua.– XXXVI. Hirigintza Ikastaroan (Donostia) (2012-2013) aurreikusten den erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena eta horri dagokion diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, eta onuradun bakoitza zein erakundetan egongo den zehaztea.

Véliz Ramas, David (arkitektoa) Ordiziako udalean.

Goya Telletxea, Eider (arkitektoa) Segurazo udalean.

Goenaga Egibar, Imanol (arkitektoa) Urnieta udalean.

Amuchastegui Moreno, Paula (arkitektoa) SURBISA- Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartean.

Pons Valladares, María (arkitektoa) Irungo udalean.

Hirugarren artikulua.– Hurrengo erakundeak ordezko izendatzea, uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, eskatzen den titulazioaren arabera.

Santurtziko udala (zuzenbidea).

Muskizko udala (zuzenbidea).

Bilboko udala (zuzenbidea).

Trapagarango udala (zuzenbidea).

Usurbilgo udala (arkitektoa).

Legazpiako udala (arkitektoa).

AZKEN XEDAPENETIK LEHENENGOA.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoari buruz, berariaz, ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da.

AZKEN XEDAPENENETIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 6a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala