Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2013ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3987

IRAGARKIA, Borja Hidalga Hormaeche jaunari («Pub Chelsea»-ren jabea denari) Bizkaiko Osasun Lurralde Zuzendaritzak irekitako B-1/13-T prozedura zigortzailean egindako ebazpena jakinarazteko dena.

Ezin aurkituzkoa denez, Borja Hidalga Hormaeche jaunari («Pub Chelsea»-ren jabea; Particular de Arsuaga kalea, 2, Bilbo) irekitako zehapen espedientean egindako ebazpena jakinarazteko, iragarki hau argitaratzen da.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena egin dela arau hauste sanitario arin bat egiteagatik (ekainaren 25eko18/1998 Legearen arau haustea - tabakoa). Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 1.000 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ipintzen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Bizkaiko Osasuneko lurralde zuzendaritzaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkalean 39 A, 5. solairuan).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, zigortutakoaren izena eta abizenak (edo, bere kasuan, izen soziala) eta espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxa Bank - K/K zk.: 2095/0611/0/1/32-3906803-0 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbo, 2013ko abuztuaren 29a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala