Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2013ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3967

AGINDUA, 2013eko irailaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, Rafael Uribarren Axpe jauna ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan zuzendariordearen lanpostua, 511846 kodea, 5 dotazioa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan zuzendariorde den Rafael Uribarren Axpe jauna kargutik kentzea (511846 kodea, 5 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2013ko abuztuaren 13tik aurrera.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 4a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala