Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2013ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3911

IRAGARKIA, 2013ko abuztuaren 2an prozeduraren instrukzio-egileak formulatutako zehapen prozeduraren ebazpen-proposamena «Formabi S.L.» baltzuari (zk.: 48A001/33/2013 ES) jakinarazteko dena, arau-hauste baten erantzule izateagatik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.5.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunari aipatutako ebazpen-proposamena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek horren berri izan dezaten argitaratzen da iragarki hau, eta interesdunei egindako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

5 eguneko epea dute interesdunek Osasun Saileko Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo-n azaltzeko, Bilbon, Alameda de Recalde 39A, ebazpen osoaren berri izateko eta agertzen diren egunetik 15 eguneko epea dute komeni zaizkien alegazioak aurkezteko.

Bilbo, 2013ko abuztuaren 26a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala