Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2013ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3907

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa, «Buenavista Osasun-zentroarentzat altzariak hornitzea» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Erakunde Zentrala, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala – Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/140/20/4/1005/OSC1/0000/092013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Buenavista Osasun-zentroarentzat altzariak hornitzea.

c) Loteak eta kopurua: bai, bat.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 188.239,75 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko fidantza: bai. Esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Erakunde Zentrala, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betekizunak kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko irailaren 27a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 49.

– Ezaugarri teknikoak: 35 puntu.

– Alderdi funtzionalak eta ergonomikoak: 12 puntu.

– Iraunkortasun eta ingurumen irizpideak: 2 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 51.

– Prezioa: 40 puntu.

– Bermea: 6 puntu.

– Mantentze-lanak / Asistentzia Teknikoa: 5 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakunde Zentrala. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2013ko urriaren 2an, 11:45ean.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Erakunde Zentrala. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2013ko urriaren 23an, 11:15ean.

11.– Bestelako informazioak: ez.

12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (447,99 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 5a.

Kontratazio-mahaiko ordezko presidentea,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala