Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2013ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3904

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2013ko abuztuaren 19koa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ondoko aginduaren testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira: Agindua, 2013ko abuztuaren 19koa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena (2013ko abuztuaren 26ko EHAA, 161. zk.). Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2013/3742 (3/3) orrialdean, eranskinean, deitutako lanpostuaren datuetan (Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza-Bizkaia),

Honela dio:

«– Derrigortasun-data: 2008-10-31.»

Baina honela esan behar du:

«– Derrigortasun-data: -------»


Azterketa dokumentala