Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2013ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3902

616/2013 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Karmele Ibarra Hernandez andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua zerbitzu-eginkizunetan betetzeko izendatzeko dena.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen otsailaren 25eko 216/2013 Ebazpenaren bitartez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean erizaintzako zuzendariorde lanpostu bat betetzeko deialdia egin zen. Ebazpen hori, hain zuzen, 2013ko maiatzaren 16ko EHAAn argitaratu zen (93. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Karmele Ibarra Hernandez andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko gaitasun egokiak dituela ikusi da.

Horiek guztiak horrela, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau

EBATZI DU:

Lehena.– Karmele Ibarra Hernandez izendatzea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Bigarrena.– Izendapen honek, interesatuari haren berri ematen zaion egunetik aurrera, hots, 2013ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak, eta titularra den lanpostua gordetzeko eskubidea eragingo du.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bilbo, 2013ko ekainaren 24a.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

MICHOL GONZÁLEZ TORRES.


Azterketa dokumentala