Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3889

EDIKTUA, 317/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut: 317/13 falta-judizioan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile titularra den Gonzalo Martín Vazquezek, 317/2013 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditu. Auto horiek Abdelhak Benkhouja jaunaren aurka bideratu dira, ustezko ebasketa-falta bat dela-eta (Zigor Kodearen 623.1 artikulua). Alderdi kaltetua Eibarko «Eroski» da, eta Ministerio Fiskalak parte hartu du, akzio publikoaren ordezkari.

Abdelhak Benkhouja jauna honako honetara kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.2 artikuluko ebasketa-falta baten erantzukizun kriminala duelako: 45 eguneko isuna ezartzen zaio; zehazki, egunean 4 euro ordaindu behar ditu, eta erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du; alegia, ordaintzen ez dituen bi kuotako, kartzela-egun bat ezarriko zaio. Halaber, judizio honetan sortutako kostuak ere demandatuak ordainduko ditu.

Abdelhak Benkhouja (AIZ: x3194716q) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko uztailaren hemezortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala