Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2013ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3871

EBAZPENA, 2013ko Abuztuaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2013ko diru-laguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2013. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak emateko –orotara 320.000 euro–.

2012ko azaroaren 22ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horretan 14. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25), berriz, sortutako gastu guztiak 2014ko otsailaren 28a baino lehen justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei diru laguntzak ematea, orotara hirurehun eta hogei mila (320.000) euroz. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean –ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera–; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean –ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera–.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 7a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala