Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2013ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3818

EDIKTUA, guraso eta seme-alabentzako neurriei buruzko 559/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 559/12, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Norma Calderon Guzman.

Abokatua: Ibarra Fontan Jose Maria.

Prokuradorea: Suarez.

Demandatua: Humberto Arebalo.Crespo.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-06-04an, eta honakoa da bere epaitza:

374/2013 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko ekainaren laua.

Alderdi demandatzailea: Norma Calderon Guzman.

Abokatua: Jose Maria Ibarra Fontan.

Prokuradorea: Aitor Suárez Fernández.

Alderdi demandatua: Humberto Arebalo Crespo.

Judizioaren gaia: adingabearentzako elikagaiak erreklamatzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurrietarako 559/12 autoak. Auto horiek Aitor Suarez Fernandez prokuradoreak –Jose M.ª Ibarra Fontan letraduak lagunduta– Norma Calderón Guzmánen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira, auzi-ihesean den Humberto Arébalo Crespo jaunaren aurka. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Norma Calderón Guzmánen ordezkaritzak jarritako demanda, Humberto Arébalo Cresporen aurkakoa, eta, beraz, erabakitzen dut ez direla hartu behar eskatutako neurriak. Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4795-0000-02-055912. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren lauan.

Humberto Arebalo Crespo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala