Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA
3686

IRAGARKIA, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarena, Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek jakinarazitako izendapen formalak eta lehendakariaren eta lehendakariordearen hautaketa jakinarazten dituena.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua kooperatiben, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen ordezkariek osatzen dute, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 145.4 artikuluan araututakoaren arabera.

Maiatzaren 11ko 213/1999 Dekretuak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua arautzen du, eta 5. artikuluan zehazten duenez, hauek dira erakunde publiko hori osatuko dutenak: Euskadiko Kooperatiben federazioek izendatutako kide bana, eta, hala badagokio, beste bat osagarria; Eusko Jaurlaritzak izendatutako hiru kide, horien artean Gizarte Ekonomiako zuzendaria; eta hiru kide, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragón Unibertsitateak izendatutakoak, hurrenez hurren.

213/1999 Dekretuaren 6. artikuluko lehenengo puntuan jartzen duenez, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 10. artikuluaren bosgarren puntuaren idazkera berriarekin bat etorriz, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko kideak, lehendakaria eta lehendakariordea tartean, lau urterako izendatuko dira; berriro kide berak izendatu ahalko direla jartzen du, halaber.

Epe hori iragan denez, aipatu erakundeek kideak izendatu zituzten –kasu batzuetan lehen zeuden kide berak–. Beraz, horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten.

Eusko Jaurlaritza:

– María Ubarretxena Cid, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailekoa.

– Bittor Oroz Izagirre, Nekazaritza eta Landa Garapen Sailekoa.

– Karlos Ormazabal Urbizu, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailekoa.

Euskal unibertsitateak:

– Baleren Bakaikoa Azurmendi, Euskal Herriko Unibertsitatekoa.

– Alejandro Martínez Charterina, Deustuko Unibertsitatekoa.

– Saioa Arondo Lasagabaster, Mondragón Unibertsitatekoa.

Euskadiko Kooperatiben Federazioak:

– Alfredo Montoya Estíbalez, Euskadiko Nekazaritza Kooperatibetako Federaziokoa.

– José Miguel Mera Bengoa, Euskadiko Kontsumo Kooperatibetako Federaziokoa.

– Luís Gonzalo Saez de Ibarra Martínez de Estarrona, Euskadiko Garraiolarien Kooperatibetako Federaziokoa.

– Javier Goienetxe Urkaregi, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.

– Patxi Olabarria Furundarena, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.

– Pablo Larrabide Bilbao, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.

– Agustín Mendiola Gorospe, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.

Aipatu 213/1999 Dekretuaren 10.1 eta 11. artikuluetan, bestalde, Osoko Bilkurak bere kideen artean lehendakaria eta lehendakariordea hautatuko dituela zehazten da. Horren haritik, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2009ko uztailaren 9an hautatu zituen bai lehendakaria bai lehendakariordea. Beraz, izendapen horien berri ematen da, guztiek jakin dezaten:

– Maria Ubarretxena Cid, lehendakaria.

– Javier Goienetxe Urkaregi, lehendakariordea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 15a.

Idazkari nagusi teknikoa,

JUAN LUÍS ARRIETA PAGALDAI.


Azterketa dokumentala