Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU
3685

IRAGARKIA, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariaren 2013ko maiatzaren 17ko Ebazpena, Leire Graviña Alfonso andreari jakinarazten zaiona.

Unibasqi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezin izan diogu idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko maiatzaren 17ko Ebazpena Leire Graviña Alfonso andreari jakinarazi eta, horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpena iragarki hau argitara emanez jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, deia egiten zaio Leire Graviña Alfonso andreari hamabost eguneko gehienezko epean –iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera–, Vitoria-Gasteizko San Prudentzio kaleko 8an agertzeko –09:00etatik 14:00era–, ebazpenaren testu osoa jaso dezan.

Eta desagertua dagoen Leire Graviña Alfonso andreari jakinarazteko, iragarki hau ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 9a.

Unibasqeko zuzendaria,

JUAN ANDRÉS LEGARRETA.


Azterketa dokumentala