Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3681

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (H-2013-48-624-M).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria denak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Souad Guilli andreari ezin izan zaio esanbidez jakinarazi, H-2013-48-624-M espedientean hark emandako helbidean, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

H-2013-48-624-M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ukatzeko ebazpena dela aintzat hartuta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarrietan.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko apean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 17a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala