Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3680

IRAGARKIA, Servicios de Canalizaciones Bemiro, S.L.ri Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko ekainaren 6ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Servicios de Canalizaciones Bemiro, S.L.ri irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0050/2012.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko ekainaren 6ko Ebazpenak ezartzen du zehapen-espedientea ireki behar zaiola Servicios de Canalizaciones Bemiro, S. L.ri (IFK: B-75/022442; helbidea: Idiazabal kalea 56, 1. ezk, 20130, Urnieta, Gipuzkoa), Donostiako Amara kaleko 7an obretan ari zirela gas-hodietan eragindako hausturengatik, 2011ko abenduaren 28an. Ebazpen hori ohiko moduan jakinarazten saiatu arren, ezin izan da, eta beraz, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala