Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3675

EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeko 141/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Jakinarazten dut: Concepcion Olave Aguirre andrea 2011ko martxoaren 14an testamentua egin gabe Madrilen hil zela-eta, epaitegi honetan eginbideetan dagoen abintestato jaraunsleak deklaratzeko 141/13 espedientean –Estatuaren abokatuak sustatutakoan– gaur hartutako ebazpenez, jaraunspen horretan eskatzaileek bezainbesteko eskubidea edo hobea dutenei dei egitea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetan jaraunspena erreklamatzeko ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera. Eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 2a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala