Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3674

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 335/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: Adostasunik gabeko 335/12 dibortzioa.

Demandatzailea: Adiela de Jesus Mesa Agudelo.

Abokatua: Brancas Escartin Lydia.

Prokuradorea: Unzueta.

Demandatua: Josue De Jesus Samudio Porras.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2012-11-27an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Josué Samudio Porras-en aurka, Adiela De Jesús Mesa Agudeloren ordezkaritzak aurkeztutako dibortzio-demanda baietsi egiten dut partez, eta auzilarien dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztekein, eta honako neurri hau erabakitzen dut:

Seme komunaren aldeko mantenu-pentsioa, aitak ordaindu beharrekoa, aitaren dirubideen % 20ko izango dena; amak izendatutako banku-kontuan egin beharko ditu ordainketak aitak. Bestalde, beharrezkoak edo adostuak izanik, semeak dituen ezohiko gatuak erdibana ordaindu beharko dituzte.

Eskatutako gainerakoa ezetsi egiten da eta ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Erregistro Zibil Zentralera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Josue De Jesus Samudio Porras demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala