Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2013ko abuztuaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3673

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 412/2013 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Kristau Eskola Elkarteak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko martxoaren 14ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da (Agindua, 2013ko martxoaren 14ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta maila horietako ikasketa ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko; 2013ko apirilaren 15eko EHAA, 71.zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira bidaltzea eskatutako administrazio espedientea.

Bigarrena.– Prozedura honetan interesdun direnak epatzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean aipatu prozeduran demandatu gisa aurkez daitezen, betiere euren interesen alde egiteko bidezko baderitzote.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 18a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala