Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3593

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2013ko apirilaren 9ko Ebazpena Gipuzkoako Software Askea Elkarteari jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Gipuzkoako Software Askea Elkarteari ordaindutako diru-laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko prozedurari hasiera eman zitzaion.

Gipuzkoako Software Askea Elkarteari (Errenteria) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

«Ebazpena, 2013ko apirilaren 9koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Gipuzkoako Software Askea Elkarteari ordaindutako diru-laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko prozedurari hasiera emateko agintzen duena. (Esp. zk. 2012B0/0066).

AURREKARIAK

1.– Kulturako 2011ko abenduaren 21eko Aginduak (EHAA, 2011ko abenduaren 30ekoa, 247. zenbakia) 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du (IKT deialdia).

2.– 2012ko ekainaren 20ko Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpenaren bidez (EHAA, 2012ko abuztuaren 8koa, 154. zenbakia) Gipuzkoako Software Askea Elkartea entitateari 2.130,36 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Hugin argazki panoramikoak sortzeko programa euskaratu izeneko proiektua garatzeko, urtekako honako banaketa honekin:

– 2012 (% 80): 1.704,29 euro.

– 2013 (% 20): 426,07 euro.

3.– Gipuzkoako Software Askea Elkartea entitateak diruz lagundutako proiektuaren gastua justifikatzeko agiriak eta dokumentazioa aurkeztu ditu horretarako ezarritako epean eta eran. Horien arabera, entitateak Foru Aldunditik 1.500 eurotako diru-laguntza ere jaso du Hugin argazki panoramikoak sortzeko programa euskaratu izeneko egitasmorako. Bestalde, 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 6.3 artikuluan ezartzen da egitasmo orok gutxienez % 40ko finantzaketa-maila propioa izan behar duela ezinbestean, eta Foru Aldundiko laguntzarekin % 17,36 eurokoa besterik ez du izan. Ondorioz, diru-laguntzaren zenbatekoan bidezkoa den doikuntza egin behar da.

4.– Adierazitako diru-laguntzaren ordainketari dagokionez, 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 17. artikuluak esandakoari jarraituz jokatu da. Ondorioz, esleitutako diru-laguntzaren % 80a (1.704,29) euro ordaindu zitzaion entitateari diru-laguntza onartu zuenean.

Beraz, aipaturiko agindu horren 9.b.2. artikuluak ematen didan ahalmenaren indarrez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengo.– Gipuzkoako Software Askea Elkartea entitateari (G-20889754) finkatutako azken zenbatekoa 1.135,8 eurokoa izanik eta ordaindutako zenbatekoa 1.704,29 euro izanik, dagokion 568,49 euroko aldea Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko beharra aitortzea, eta itzultze prozedurari hasiera ematea; era berean, 426,07 euroko kreditua deuseztatzeko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta, halaber, adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan. Halaber, adierazi ebazpen honen aurka, tramite hutsa izateagatik, ezin izango dela errekurtsorik jarri.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 9a.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordea,

PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 10a.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria,

JORGE GIMÉNEZ BECH.


Azterketa dokumentala