Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3587

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 153/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 153/13 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Javier Cuesta Ortiz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Miguel Gonzalez Vara.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretu 359 eman da 2013ko apirilaren 29an. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Javier Cuesta Ortiz jaunak Miguel Gonzalez Vara-ren aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 924 euro erreklamatzekoa.

2.– Helaraz bekio Javier Cuesta Ortiz jaunari, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa baldin bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Jose Miguel Gonzalez Vara demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala