Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3586

EDIKTUA, kontratu orokorrei buruzko 1610/12 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1610/12 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Inoxgar, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Perez Avila.

Demandatua: Construcciones Alfonso Olave, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

2013ko apirilaren 26an, aipatu judizioan autoa eman da, zeinaren xedapenezko zatia ondokoa baita:

XEDAPENAK

1.– Kanbio-judizio hau amaitutzat jotzen da.

2.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da, eta alderdi betearazle den Inoxgar, S.A.ren alde gauzatuko da, eta Construcciones Alfonso Olave, S.L. alderdi betearaziaren aurka.

Betearazpena betearazpen-prozesu bezala erregistratuko da.

3.– Ondoko zenbatekoarekin abiarazten da betearazpena: 2.456,76 euro, tronkoarenak; eta 737,03 euro: berandutza-interesenak, gastuenak eta kostuenak, alde batera utzi gabe ondorengo likidazioa.

4.– Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta beraren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik (PZLb, 551. artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Construcciones Alfonso Olave, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala