Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3585

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1389/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1389/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Ana Luisa Delgado Suarez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Amiran Zhorzholiani.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman da 2013ko apirilaren 10ean. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Ana Luisa Delgado Suarez andreak Amiran Zhorzholiani-ren aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 650 euro erreklamatzekoa.

2.– Ana Luisa Delgado Suarez andreari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa baldin bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia: 0030 0011 0000 01 1389 12). Eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Amiran Zhorzholiani demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala