Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3584

EDIKTUA, seme-alabentzako ezkontzaz kanpoko neurrietarako 824/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

259/2013 EPAIA

Erregearen izenean.

Bilbao, 2013ko ekainaren 3a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortizek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko 824/12 hitzezko judizioko jarduketa hauek. Auto hauek epaitegi honek izapidetu ditu Marcos Fortunato Alva Plasenciak eskatuta –Haize Vizcaya epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta José Luis Moreno letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Anda Sauliteren aurka. Fiskaltzak ere parte hartu du alderdi gisa.

EPAITZA

Baietsi egiten da epaitegietako prokuradore Haize Vizcayak Marcos Fortunato Alva Plasenciaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, eta XXXXXXX adingabeari dagokionez, honako neurri hauek ezartzen dira:

1.– Aitari, Marcos Fortunato Alva Plasenciari esleitzen zaio XXXXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza.

2.– Aitari, Marcos Fortunato Alva Plasenciari esleitzen zaio adingabearekiko guraso-ahalaz baliatu ahal izatea, esklusiboki.

3.– XXXXXXX adingabearekiko bisita-erregimen hau ezartzen zaio amari, Anda Sauliteri: larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara.

Bisita horiek Familia Elkargunean egingo dira, eta tutoretzapekoak izango dira. Bisita horiek hasiko dira alderdiak Familia Elkargunera joaten direnean, eta, bien bitartean, etenda geldituko dira.

4.– Anda Saulite andreak, XXXXXXX seme adingabearen mantenu-pentsio modura, hileko diru-sarrera garbien % 25 ordaindu behar du; hilean, gutxienez, 120 euro ordaindu behar ditu. Zenbateko hori aurreratuta ordainduko da, hilero; hil bakoitzaren lehendabiziko bost egunetan egin behar da ordainketa Marcos Fortunato Alvak izendatutako kontuan. Zenbateko hori EINk argitaratutako KPIren arabera eguneratuko da, urtero.

Osasun Publikoko Zerbitzuak ordaintzen ez dituen oftalmologia- eta odontologia-gastuak erdibana ordaindu behar dituzte aitak eta amak.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Bidal bedi ofizioa Familia Elkargunera, erabakitako moduan bisitak gauza daitezen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Anda Saulite non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala