Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3582

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 22koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2012-2013 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu zuenak, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 2012-2013 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleentzat, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko martxoaren 13ko Aginduaren bidez (2013ko apirilaren 25eko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2012-2013 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2012-2013 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2013ko martxoaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.

2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; I. eranskinean jaso da zerrenda.

3.– Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Ordezkaritzen iragarki-oholean eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian jartzea jendaurrean, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 22a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala