Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
3577

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 23koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Bulegoan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko idazkari nagusiaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin zuen Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2013ko ekainaren 6ko Ebazpenean (2013ko ekainaren 21eko EHAA, 119. zk.), eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean esleitutako eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Marta Virginia Ruiz Jiménez de Vicuña andrea Datuak Babesteko Euskal Bulegoko goi-kargudunaren idazkari izendatzea (lanpostu-kodea: 001; dotazioa: 1).

Bigarrena.– Izendapenaren ondorioak lanpostuaz jabetzerakoan hasiko dira. Lanpostua jabetzan hartzeko, berriz, hilabeteko epea dago, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 23a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

IÑAKI PARIENTE DE PRADA.


Azterketa dokumentala