Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3107

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko otsailaren 20ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ebatzi egiten da María Aranzazu Oyarbide Arrieta izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko otsailaren 20ko Agindua ezin izan diogu jakinarazi María Aranzazu Oyarbide Arrieta andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, agindua iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio María Aranzazu Oyarbide Arrieta andreari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Aginduaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta María Aranzazu Oyarbide Arrieta andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala