Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3104

IRAGARKIA, Urpemak, S.L. sozietateari 2013ko martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez ebazten baita Gaitek programa aplikatuta 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetzearen espedientea.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori Urpemak, S.L. sozietateari jakinaraztea sozietatearen azken helbidean (Basusta bidea 2, Zumaia). Hori dela eta, ebazpen hori argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

«Teknologiako zuzendariaren martxoaren 7ko Ebazpena, zeinaren bidez ebatzi egiten baita Urpemak, S.L. sozietateari (B20494332) irekitako ez-betetze espedientea, Gaitek programaren barruan 2007ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente-zenbakia: IG-2007/000524

Ikusi da Urpemak, S.L. (B20494332) sozietateari instruitutako espedientea, zeina 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan gauzatu baitzen. Agindu horrek, Gaitek programa arautzen du, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa, alegia.

AURREKARIAK

2005eko abenduaren 30ean, Teknologiako zuzendariak Urpemak, S.L. (B20494332) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori 57.600 eurokoa zen, itzuli behar ez zena. Ebazpen haren bidez, halaber, agintzen zen emandako diru-laguntzaren % 70 ordaintzeko –10.555,24 euro–, eta adierazten zen ezen aurreikusitako programa zenbateraino betetzen zen, halako proportzioan ordainduko zela diru-laguntzaren gainerakoa, betiere agiri bidez justifikatu ostean.

Urpemak, S.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

2011ko abuztuaren 29an, Teknologiako Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko (ofizioaren irteera-zenbakia: 336894).

2012ko maiatzaren 28an, Ebazpena eman zuen Teknologiako zuzendariak, zeinaren bidez ez-betetze espedientea ireki zitzaion Urpemak, S.L. sozietateari, ez baitzuen egiaztatu zerga-betebeharrak betetzen zituela.

Urpemak, S.L. sozietateari ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazteko saioek ez zuten aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, 2012ko abenduaren 12ko EHAAn argitaratu zen.

Urpemak, S.L. sozietateak ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Aurrekari horietan oinarriturik, ez-betetze espedientearen ebazpenak ondoko oinarri juridikoetan du funtsa:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, zerga-betebeharrak bete direla egiaztatu beharko da, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengoetan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ekitaldi horretatik (agindu hori EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzkoa da).

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta, oro har, zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenegoa.– Zerga-betebeharrak bete izana ez zuela egiaztatu-eta, Urpemak, S.L. sozietateari (B20494332) irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta deklaratzea ezen galdu egin duela diru-laguntzatik ordaintzeko dagoen zatia jasotzeko duen eskubidea (17.280 euro).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Teknologiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.»

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala