Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3102

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 600/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 600/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Fontaneria Gas y Calefaccion Palacios, S.L.

Abokatua: Jaureguizar Marina, Itxaso.

Prokuradorea: Astigarraga.

Demandatua: Mantia Promociones Inmobiliarias, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan 2013ko apirilaren 5ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Astigarraga prokuradoreak Fontanería Gas y Calefacción Palacios, S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Mantia Promociones Inmobiliarias sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zortzi mila berrehun eta hirurogeita zazpi euro eta berrogeita hamar zentimo (8.267, 50) ordaintzera. Zenbateko horri honako hauek gehitu behar zaizkio: diruaren legezko interesa, demanda aurkeztu zen egunetik hasi ebazpen hau eman denera bitartekoa; prozesuko interesak ebazpen hau ematen den egunetik erabat ordaintzen den arte. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinarazi bekie parteei ebazpen hau, eta aditzera eman bere aurka apelazio-errekurtso aurkez daitekeela, 20 eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Mantia Promociones Inmobiliarias S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala