Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3101

EDIKTUA, 121/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 121/13 hitzezko judizioa.

Ediktuaren hartzailea:

Loyola Iraeta Odriozola.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Loyola Iraeta Odriozolaren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2013ko maiatzaren 8an.

Loyola Iraeta Odriozola demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Donostia, 2013ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala