Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3099

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1402/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1402/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Entrena e Hijos, S.A.

Abokatua: Felix Escribano Puertas.

Demandatua: Joao Carlos Dos Santos.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2013-05-02an. Hau dio epaitzak:

Osorik baiesten dut Entrena e Hijos, S.A. sozietatearen legezko ordezkariak jarritako demanda. Horregatik, auzi-ihesean den demandatua, alegia, Joao Carlos Dos Santos jauna, laurehun eta laurogeita sei euro eta hogeita hemeretzi euro ordaintzera kondenatzen dut (486,39).

Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere —legezko interesa bi puntu gehituta—, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera.

Demandatuak, azkenik, prozeduran sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.

Joao Carlos Dos Santos demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala