Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3098

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1243/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Jdo. Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1243/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Ors.

Demandatua: Saioantes, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, 2013-04-22an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

«Saioantes, S.L.»ren aurka, «Banco Santander, S.A.»ren izenean eta ordez Germán Ors Simón prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, honako hau erabaki dut:

Lehenengoa.– Demandatzaileari 11.274,06 euro ordaintzera kondenatzea demandatua. Kontratuan itundutako berandutza-interesak sortu ditu kopuru horrek, 2010eko martxoaren 13tik ordainketa osoa egin artekoak sortu ere.

Bigarrena.– Lehen auzialdian eragindako kostuak ordaintzera kondenatzea demandatua.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto taldekoa da (Banco Español de Crédito), eta 0030 3418 00 0000000000 zenbakia du, eta oharren zenbakia: 4724 0000 00 1243 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen epaia. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon, bi mila eta hamabiko otsailaren hogeita zazpian.

Saioantes, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala