Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3090

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2013. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

2011ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (101. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren egun bereko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

Agindu horren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoak –Finantzaketa eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak– honela dio: «Publikotasun-printzipioa bete ahal izateko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».

2013ko luzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen 742.000 euroko partida zuzendu da diru-laguntza horiek finantzatzeko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen kontura.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko otsailaren 7ko Ebazpenaren bidez, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2013rako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen da. Izan ere, Agindu horrek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du (2013ko martxoaren 1eko EHAA, 43. zenbakia).

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duen martxoaren 1eko Lehendakariaren 8/2013 Dekretuaren 7.1 artikuluarekin bat etorriz, «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitzen zaizkio ezabatutako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren egitekoak, giza baliabideak eta baliabide materialak».

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuak 17.2.7) artikuluan ezartzen du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola Emakunderen helburuak lortzea xede duten administrazio-ebazpenak ematea, hauen artean, 2.2 artikulua jarraikiz, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka esku hartzea, eta ondorioz, Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzea.

Gaur egun, batetik, ekitaldirako kreditua agortzear dagoenez, eta kontuan hartuta aurkeztu diren laguntza-eskabideen kopurua handia izan dela eta onuradun posibleen beharrak luza ezinezkoak direla, beharrezkoa da 2013ko ekitaldian helburu horretara zuzendutako aurrekontu-zuzkidura handitzea.

Horregatik, urriaren 31ko 214/2006 Dekretuan ezarritakoa betez, eta 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren aipatu xedapen gehigarrian adierazten den habilitazioa eta aurrekontuetan diru erabilgarria dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa da aurrekontua handitzea, zehazki, berrehun eta bi mila (202.000) euro gehitzea.

Horren indarrez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoak emateko dagoen aurrekontuari berrehun eta bi mila (202.000) euro gehitu zaizkiola jakinaraztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala