Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3089

IRAGARKIA, Ur Zerbitzuko buruaren lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, 2013ko ekainaren 28an, Ur Zerbitzuko buruaren lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesa dutenek Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan ezartzen duen edozein eratan. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

ERNESTO TERRAZAS ABASCAL.


Azterketa dokumentala