Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
3088

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko ekainaren 25ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura Agindua aldatzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Segurtasuneko sailburuak, Ertzaintzaren egitura Agindua aldatzeko, 2013ko ekainaren 25ean eman zuen Aginduan. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu zen, 2013ko uztailaren 1ean, 124. zenbakian.

2013/2974 (4/1) orrialdean, Zioen Adierazpenean,

Honela dio:

«Agindu honen bidez Ertzaintzaren egitura organikoari eragiten dioten aldaketak egingo dira, behin Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretua indarrean sartuz gero.

Halaber, agindu honen xedea da Brigada Mugikorraren eta Indartze Brigadaren unitateetan betetzen diren eginkizunak hobetzea; hain zuzen, bi unitate horiek era bereizian gauzatzen dituzten eginkizunak batuz, Brigada Mugikorra Unitatearen barruan.

Ondorioz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera».

Baina honela esan behar du:

«Agindu honen bidez Ertzaintzaren egitura organikoari eragiten dioten aldaketak egingo dira, behin Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretua indarrean sartuz gero.

Ondorioz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera».


Azterketa dokumentala