Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2230

EDIKTUA, 654/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 654/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Brode, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Ruiz Gutierrez.

Demandatua: Carlos Madero Merino.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman zen 2012-09-14an, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ruiz Gutiérrez prokuradoreak, Brode, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Carlos Madero Merino jaunaren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 950 euro, PZLren 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean sartu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Carlos Madero Merino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko otsailaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala