Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2228

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Honen bidez, 63/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-074-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak 63/2013-R prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko PCA-059-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori hauxe da: Giza Baliabideetako zuzendariaren 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren aurka, aurkeztutako gorako errekurtsoa ebatzi zuen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren aurka jarri zena. 2012ko abenduaren 12ko ebazpen horren bidez, zerbitzu-eginkizunetan lan-poltsak eratu eta aditzera ematen ziren; betiere, 2012ko ekainaren 18 Ebazpenaren bidez deitutako ondoko hautaketa-prozesua garatutakoan: Brigada Mugikorreko, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Ataleko Indartze Brigada eta Babeseko, Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Ataleko unitateetako langile-dotaziak osatzeko behar ziren zerbitzu-eginkizunak esleitzeko deialdia, alegia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen –63/2013-R prozedura arruntean– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala