Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
2217

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2013ko apirilaren 24ko Ebazpena, zenbait lagun ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzen dituena (Oinarrizko Eskalako Agente Lehena Kategoría).

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2010eko abenduaren 27ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena Kategoriara sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen; urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da ezen, 2013ko apirilaren 25ean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2013ko apirilaren 24ko Ebazpena, zenbait lagun ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzen dituena (Oinarrizko Eskalako Agente Lehena Kategoria).

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarririk baitago Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala