Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1677

IRAGARKIA, Eurometal Recycling, S.L.ri 2012ko otsailaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Innotek Programaren pentzutan 2009ko ekitaldian emandako laguntzeei dagokienez, ez-betetzeari buruzko espedientea irekitzen da.

Aipatu ebazpena Eurometal Recycling, S.L. entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Alto de Salcedillo z.g., Trapagaran). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

Ebazpena, 2013ko otsailaren 22koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Eurometal Recycling, S.L.ri (B48557169) ez-betetze espedientea irekitzeko dena, Innotek Programaren baitan 2009ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente-zenbakia: IT-2009/000148.

Ikusi da Eurometal Recycling, S.L.ri (B48557169) 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez (2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatua) araututako programaren baitan ireki zaion espedientea. Agindu horrek berrikuntza eta garapen teknologikorako proiektuetarako laguntza programa arautu zuen (Innotek Programa).

AURREKARIAK

2009ko ekainaren 2an, Eurometal Recycling, S.L.k (B48557169) Innotek Programaren agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko eskabidea aurkeztu zuen (berrikuntza eta garapen teknologikorako proiektuetarako laguntza-programa).

2009ko abenduaren 30ean, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak Eurometal Recycling, S.L. sozietateari (B48557169) diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori ez zen itzuli beharrekoa, eta 38.328,85 eurokoa zen. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, 26.830,20 euro, ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

Eurometal Recycling, S.L. sozietateak (B48557169) proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

Teknologia ZuzendaritzaK idazki bat bidali zuen enpresara, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko. (229463 irteera-ofizioa).

Hartarako emandako epearen barruan, Eurometal Recycling, S.L.k (B48557169) ez du aurkeztu inolako agiririk.

Onuradunak ez duenez aurkeztu zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk, ez-betetze espedientea ireki zen, aipatu arauaren 23. artikuluarekin bat etorriz; izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak ebazpena indargabetzea eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ekarriko du, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Eurometal Recycling, S.L.ri (B48557169) ez-betetze espedientea irekitzea; hala, ordaintzeko dagoen diru-laguntza (11.498,65) euro jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

Bigarrena.– Bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko, 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 22a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 18a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala