Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1676

IRAGARKIA, Trintxera, S.L.ri Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren otsailaren 7ko Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bidez, Hotel Trintxera izeneko establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan baja ematea erabakitzen da.

Ezinezkoa izan denez Trintxera, S.L.ri jakinarazpena egitea horretarako emandako helbidean –Letea, 14, Errezil–, iragarki hau argitaratzen da.

Erabakiaren laburpena:

2013ko urtarrilaren 31n Hotel Trintxerari egindako ikusketan, ikusi da itxita dagoela eta itxiera ez zaiola lurralde-ordezkaritza honi jakinarazi; beraz, bidezkoa da.

Hotel Trintxera establezimenduari baja ematea Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan, 2013ko otsailaren 7an.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Donostia, 2013ko otsailaren 7a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala