Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1665

AGINDUA, 2013ko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2012ko Euskadi Ikerketa Saria gizarte zientzia eta teknologia alorrean esleitzen duena.

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak Euskadi Ikerketa Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 2ko Aginduak, Euskadi Ikerketa Sarirako deia egiten du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, zientzia eta teknologia alorrean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 22ko Aginduak 2012ko Euskadi Ikerketa Sarirako epaimahaia izendatzen du, zientzia eta teknologia alorrean.

Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuaren 7. artikulua, esleitzeko prozedurari buruzkoa, betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra: 2012ko Euskadi Ikerketa Saria, zientzia eta teknologia alorrean, Luis Vega González jaunari esleitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala