Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1659

IRAGARKIA, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen Kodea: 1-12/V/G

Eskatzailea: Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa

Jarduera: Aquarium

Jardueraren kokapena: Carlos Blasco de Imaz plaza, Donostia

Ingurune hartzailea: Kontxako badia

Isurketa-gunea. UTM Koordenatuak:

X = 581.691

Y = 4.797.165

Isurketa-mota eta bolumena: Aquariumeko arrainontziak iragaztean soberan gelditutako urak. (52.925 m3/urte).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak (irailaren 23ko EHAA), eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Ur Agentziako, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Infanta Kristina 11 – Begoña Etxea). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2013ko martxoaren 15a.

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua,

JUAN PEDRO RISCO ROMERO.


Azterketa dokumentala